XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta ondoren barre algara egin zuen.
Patxi ahoa zabalik geratu zen, zer esan ez zekiela (ez bele mintzodun bat ikusteagatik, honek hizkuntzak zekizkielako baizik), eta bapatean beste ahots bat entzun zen: - Arsenio, Arsenio, non sartu haiz, alproja hori? - Mila luma ustelengatik!- bota zuen beleak - Atso arraio hori beti kontrolatzen.
Eta sasien artetik andre zahar bat sortu zen.
Oso itxura bitxia zeukan.
- Egun on, Patxi - esan zuen, eta nahiko lagungina iruditu zitzaion Patxiri.
- Egun on. Zu nor zara? - Sorgina nauk. Ez haiz beldur?- esan zuen andreak gauzarik arruntena balitz bezala.
- Ene, ba gure aitak esaten du sorginak gezurrezkoak direla.
- Hire aita lerdo samarra duk, motel.
- Sorginok gezurrezkoak garela esatea ere! Entzun duk hori, Arsenio?.
-